| Aireportuak |
 |
| Donostia-San Sebastián (EAS) |
 |
Hondarribian dago, Donostiatik 20 km-ra eta Irundik 5era.
Iberia konpainia bakarrik aritzen da eta nazio mailako hegaldiak izaten dira.
Aireportura autobusez joan ahal izateko, 'Donostia-Hondarribia' linea dago, INTERBUS enpresa (I-1) Tel: 943 64 13 02. Aireportu aurrean du geralekua.
Informazio gehiagorako ikus Donostiako aireportuaren web orria. |
 |
| Biarritz (BIQ) |
 |
| Donostiatik 40 km-ra dago autobidetik joanez gero. Aireportutik A-63 autobideko adierazpenak jarraitu eta Donostia aldera hartu autobidea (muga igarotakoan Bilbao-Irun A-8 autobidearekin egiten du bat). RN-10 errepide nazionaletik ere joan daiteke, N-I errepidearekin bat egiten baitu. |
 |
| Hegaldi merkeak izateagatik ospetsua den Ryanair Irlandar konpainiak nazioarteko hegaldiak ditu eta Frantziako Air France konpainiak, berriz, naziokoak eta nazioartekoak.
|
Autobusez joateko, nº autobusa dago; 6 Miarritzeko aireportutik erdigunera joaten dira 20 minuturo. Miarritzetik Donostiara, berri, 'Miarritze-Donostia' linea dago. Enpresa: PESA. Tel: 902 10 12 10. Miarritzeko turismo bulegoaren ondotik irteten da. |
| Informazio gehiagorako ikus Miarritzeko aireportuaren web orria. |
 |
| Pamplona (PNP) |
 |
Donostiatik 75 km-ra Iruña-Donostia A-15 autobia hartuz gero.
Iberia konpainia bakarrik aritzen da eta nazio mailako hegaldiak izaten dira.
Autobusez joateko, udal autobusa dago: 16 Pamplona centro (autobus geltoki aurrean). Aireportutik 800 metrora gelditzen da eta 10 minututik behin irteten du. Iruñako autobus geltokitik orduro irteten dute autobusek Donostiara. Enpresa: Roncalesa. Tel: 943 46 10 64.
Informazio gehiagorako ikus Iruñako aireportuaren web orria. |
 |
| Bilbao (BIO) |
 |
| Bilbotik 10 km-ra. Asua-Erletxes errepidea z.g. Loiu. A-8 Bilbao-Irun autobidea, 19. irteera, Galdakao-Aireportua. |
| Penintsula iparraldeko nazioarteko aireportu garrantzitsuena da. Europako hegazkin konpainia gehienak aritzen dira bertan (Air Europa, Air France, Alitalia, British Airways, Iberia, Lufthansa, Spanair eta Swissair) eta nazio mailako eta nazioarteko hegaldiak daude. |
Autobusez joateko, 'Loiu aireportua-Bilbo' linea dago, nº A-3247, enpresa Bizkaibus. Goizeko 6.45h-etik gaueko 22.45h-era arte ordu erdiro irteten da aireportutik. Jaiegunetan, berriz, orduro. Tel: 94 448 40 80. Bilboko erdigunetik 'Bilbo - Donostia' linea irteten da. PESA konpainia, Termibusetik irteten da. Tel: 902 10 12 10.
Informazio gehiagorako ikus Bilboko aireportuaren web orria. |